GORPUTZ HEZKUNTZA: astean 3 ordu, zertarako?

Badirudi azkenaldi honetan Gorputz Hezkuntzaren inguruan jardun garen profesionalen aldarrikapen historikoa indarra hartzen hasi dela, hezkuntzan astean 3 ordu izatearena,alegia. Ikusi dugu nola autonomia-erkidego bateko presidenteak aldarrikatu duen, erabilera politiko kutsuarekin izan bada ere, zalantzarik gabe, indarra hartuko duen gaia izango da. Astean Gorputz Hezkuntzako 3 orduak gauzatuko balira, berri ontzat hartuko genuke arlo honetan […]