Prebentzioa eta errehabilitazioa

Jarduera fisikoaren bidez gaitzak prebenitzen eta errehabilitatzen ditugu.

Mina eta patologia muskuloeskeletikoa prebenitzera eta tratatzera bideratutako hainbat irtenbide eskaintzen ditugu.

Pertsonaren diagnostikoa, gaitasun funtzionala, ohiturak eta mugitzeko gaitasunaren ebaluazioa ditugu abiapuntu.

Diagnostikoaren arabera, tratatuko den pertsonarekin adostutako helburu batzuk ezartzen ditugu, eta jarduera terapeutiko indibidualizatuan eta monitorizatuan oinarritutako jarduera-plan bat definitzen dugu

Tratamendurako, David Health Solutions teknologia finlandiar berritzaile eta esklusiboan oinarritzen gara: artikulazioak eta muskuluak modu seguruan, kontrolatuan, indibidualizatuan eta eraginkorrean lantzeko berariaz diseinatutako gailu medikoak. Horri esker, paziente bakoitzaren egoera funtzionalaren diagnostiko zehatza egin dezakegu, tratatu eta indarraren, mugikortasunaren eta funtzioaren bilakaera eta hobekuntza neurtu.

Bizkar kliniketan min muskulueskeletikoa eta artikularra tratatzen espezialistak gara. Gure helburua mugikortasuna berreskuratzea, mina murriztea eta norberaren bizi-kalitatea modu seguru eta eraginkorrean hobetzen laguntzea da. Gure klinika guztiak, David Spine Concept teknologia esklusiboarekin hornituta daude.

Lanean ematen diren lesio muskulueskeletikoak tratatzeko metodologia propioa dugu, diagnostiko funtzional digitalean oinarrituta.

Kultura prebentibo eta proaktibo berria sortzen laguntzen dugu, pertsona izanik gure esku-hartze guztien ardatz nagusia.

Lanpostu bakoitzaren arrisku faktoreak kontuan izanik, hauen ondorioak ekiditzeko langilegoaren artean kultura prebentibo maila handitzeko programak.

David Health Solutions-en banatzaile ofiziala gara Espainia eta Portugalerako, prebentzio eta erreabilitaziorako gailuak, ziurtapen medikuarekin, eta errehabilitazioko softwarearen sorta osoa eskainiz.

Osasunaren sustapena eta prebentziorako planen garapena.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.