Elorrioko kirol astea

Pasa den astean antolatu berri dugu Elorrioko kirol astea. Aprobetxatu genuen horretarako Pazko asteko oporraldia. Hainbat eta hainbat elorriotar gaztetxok parte hartu zuten, besteak beste, orientazio, dantza edo joko-jolas tradizionaletan. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu, akaso, oharkabean pasa den ekintza honi dagokion protagonismoa ematea. Hainbat dira hori horrela dela ulertzeko arrazoiak. Alde batetik, Elorrioko Udalak hartu […]