UNIBERTSITATEKO KIROLA: Uneoro neurri berrietara moldatuz, jarduera fisikoa sustatzen.

Azken hilabeteetan bizi izan dugun pandemia egoerak zenbait gauza utzi ditu agerian, besteak beste, jarduera fisikoak gure eguneroko bizitzan duen garrantzia izugarria eta egoera berrietara moldatzeko dugun gaitasuna. Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuaren jarduera ere, bizitzen ari garen garai honen ispilu garbia izan da eta ondorioz, hainbat kirol ekintza momentuko neurrietara moldatu dira. Helburu nagusia unibertsitateko […]