Adimen artifiziala fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila

Lagunak, denbora bat daramagu adimen artifizialari buruz entzuten. Astelehenean izan genuen formakuntzaren harira, hainbat galdera, beldur, egonezina… suertatu dira, baina goazen ikuspuntu positibo eta lagungarri batetik begiratzera. Zertan lagundu gaitzake kontsultan? Gaur egun, tresna erabilgarriak ditugu jada. Adimen artifizialak saioen planifikazioa optimizatzen laguntzen digu, pazientearen aurreko errendimenduaren arabera karga-progresio proposamenak eginez. Dinamometro eta indar plataformen […]