Jarduera fisikorako orientazio zerbitzua

Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua, arrazoi edo kausa ezberdinengatik inaktiboak diren pertsonei bideratutako zerbitzua da.

Helburua, herritarrei jarduera fisikoa beraien bizitzetan ohitura modura txertatzen laguntzea da, horri esker pertsonaren ongizatean eraginez. Honetarako, ikuspegi komunitario batetik lan egitea bilatzen dugu, herriko eragile ezberdinekin sare dinamiko bat sortuz eta horrela, ahalik eta herritar gehiengoarengana heltzeko asmoz.

Helburuak

Herritarrak bizi ohitura aktibo eta osasungarrietan heztea, egunerokotasuneko ohituretan aldaketak eraginez eta HERRITAR EZ-AKTIBO izatetik HERRITAR AKTIBO izatera pasatuz.

GAITGAITASUN FUNTZIONALAREN banakako neurketa eta eskuhartzea.

Herriko erakunde eta elkarteak elkarlanean aritzea, KOMUNITATEAN ERAGITEKO.

Sustapen jarduerak
  • Hitzaldiak
  • Taldeko saio praktikoak
  • Ibilaldi osasungarriak
  • Nerabeekin proiektuak
  • Erorketak prebenitzeko tailerrak
  • Ikastaroak
  • Etxez-etxeko zerbitzua

Metodologia

Hasierako diagnosia (elkarrizketa)

Herritarraren egoera pertsonalari, osasun-egoerari eta egoera fisikoari buruzko datuen bilketa egingo da, indikatzaile bidez neurtua. Hau kontuan hartuta pertsonaren kasuistikari egokitutako jarduera fisikoko plan bat martxan ipiniko da.

Herritarrekin eskuhartzea

Aholkatu, gidatu eta lagundu, ohitura aldaketak bilatuz.

Neurketa eginda, banakako eskuhartzearekin hasiko gara (banakako aholkularitza), beti ere, diagnosian lortutako emaitza eta herritarraren behar eta gaitasunetara egokituta.

Banakoko eskuhartze hori egiteko Athlonek teknologia berritzailea txertatzeko aukera ematen du jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuetan;  DAVID Health Solution metodologiari esker. Teknologia berritzaile honen bitartez, gaitasun funtzionalaren neurketa baloreak populazio osasuntsu baten balore normalekin konparatzen dira, modu grafiko batean adieraziz. Ondoren, neurketan lortutako baloreekin eta norbanakoaren erreferentzia baloreak zeintzun diren jakinik, banakako programa bat diseinatzen da dispositiboetan.

Arrakasta kasuak

Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle

Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.

Horietako batzuk ezagutu nahi?

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.