Gutaz

Athlon Kooperatiba Elkarteak 1990eko irailean du jatorria, Saiolan (Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroa).  Osasuna, jarduera fisikoa eta kirolaren alderdi ezberdinak lantzen ditugu eta adin guztietako jendearekin elkareragiten dugu, eskola-umeak, gazteak eta adinekoak.

Athlonen misioa da, gizartearen ongizate maila hobetzen laguntzea, pertsonak doituz ohitura osasungarriak bereganatu eta garatu ditzaten. Izaera berritzailea duen enpresa da Athlon, berritzailea eta ekintzailea, bai kudeaketan eta baita eskaintzen dituen zerbitzuetan ere, bezeroarenganako ikuspegi estrategikoarekin.

1990az geroztik, gure asmoa, erakunde gisa, pertsonak ahalduntzea izan da eta horretan dihardu, hauek beraien bizi-kalitatea hobetu dezaten. Eta hasieratik ulertu dugu norbait ahalduntzeko modurik onena dala bere erabakiak har ditzan eta berak aukeratzen duen ibilbidean bidelagun izatea, behar dituen tresnak eskura jarriz.

Gaur arte, ATHLONen zerbitzuak, dinamikak eta proiektuak garatu ditugu; azken finean, jarduera fisikoa bizimodu osasungarriaren ohitura gisa sustatzeko tresnak, ikuspegi desberdinetatik eta jarduera horretarako sarbidea demokratizatuz.

Bihar, helburu horretan sakontzen jarraituko dugu, gure gizartearen behar berriei erantzuteko tresna berriak garatuz, pertsonek bizimodu osasungarria izateko aukera berriak izan ditzaten.

ATHLON, bizimodu osasungarrien sustapena.

Lorpenak

Jarraian, Athlon-ek lortutako mugarrien zerrenda zabala ikusi ahal izango duzu, mugarri horri buruzko azalpen labur batekin batera.

1990
Eskola kiroleko E1 ereduaren definizio eta garapena, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.

Arrasateko eskola kirola sortu, kudeatu eta koordinatu.

1991
‘TAFYD’ goi mailako heziketa zikloaren sustatzaileak.
1992
Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuaren kirol eta osasun jardueren kudeaketa.
Jarduera fisiko eta kiroleko teknikaria Arizmendi ikastolarako. Jardunean gaur egun.
1995
Bizkar-eskolak eta arrisku kardiobaskularrak prebenitzeko programen ezarpena enpresetan.
1997
Erizaintza laguntzailea’ heziketa zikloaren sustatzaileak Arizmendi ikastolan.
2000
Bizimodu osasungarriak’ sustatzeko programak ezarpena enpresetan.
2004
Debagoieneko eskola-kirolaren antolaketa.
2005
Aholkularitza teknikoa Eusko Jaurlaritzako jarduera Fisiko eta Kirol Sailari.
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen antolaketan (Jardunean gaur egun). Arizmendi
2005
‘Surfaren eta irristatze-kirolen marketina eta kudeaketa’ aditu-ikastaroaren sortzea MUrako.
2005
Arizmendi Ikastolako Hezkuntza ez-formaleko kudeaketa.
2006
Eskola kirolaren irakaskuntzan ISO 9001;2000 ziurtagiriaren lorpena.
2008
Eusko Jaurlaritzaren ‘Kirolaren Euskal Eskola’ diseinu eta kudeaketa.
2010
Gasteizko ikastetxeetako kirol eta kultura jardueren kudeaketa.

Eskolaz kanpoko ordutegian (jardunean gaur egun)

2012
Kirol instalazioen kudeaketaren hasiera.

Aretxabaletako Ibarra kiroldegia lehena. Harrezkero kiroldegi gehiago gehitu dira. Comienzo de gestión de entidades deportivas. Inicio en el polideportivo Ibarra, de Aretxabaleta. Desde entonces se han sumado más polideportivos.

2013
Lehenengo Bizkar Klinikaren sorrera.

Ordutik, beste 2 klinika zabaldu ditugu: Donostia eta Gasteiz Web gunea

2015
Eusko Jaurlaritzaren Mugiment proiektuaren kudeaketa, euskal gizarte aktiboa lortzeko lankidetza-proiektua.

Athlonek Debagoiako haurren obesitatearen intzidentzia aztertzeko programa sortu du, Arizmendi Ikastolako, Debagoieneko Ospitalearekin, ikastetxeekin eta udaletxeekin elkarlanean. (jardunean gaur egun).

2018
Athlon Sintagmia SL enpresaren sortzea.
Athlon eta Llop Gestió Esportiva SL enpresen arteko bateratzea kirol-erakundeen kudeaketarako.
2019
Fundación San Prudencio’ren bitartez Nordic Klinikaren irekiera Vitoria-Gasteizen.
Diagnostiko muskulueskeletiko integraleko lehen zentrua Españan, lan-eremuari aplikatua. Web gunea
2021
‘miniClinics’ kontzeptuaren sortzaileak enpresatan.
Gihar eta hezurretako lesioak prebenitzeko eta birgaitzeko zentroa. Web gunea
2024
David Health Solution enpresako bazkide.

Jarduera fisikoan, kirolean eta osasunean adituak gara

Jarduera fisikoaren bideratzaileak

Formakuntza

Prebentzioa eta errehabilitazioa

Balorazioa eta ziurtapena

Kirolaren bitartez, bizitza eredu osasuntsuago bat sustatzen taldekide izan nahi baduzu

Bultzatu gizartearen ongizatea eta eraldatu zure bizimodua. Bizi-kalitatea hobetu eta oreka pertsonala landu ATHLONen.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.