Bizi dugun testuinguruak azaleratu ditu zenbait egoera eta bizipen gure artean.

Izan ere, egoerak  hodeiertza beste begi batzuekin ikusteko beharra eragin digu eta era berean, egonerokoa eraldatu zaigu.

Marraztutako paisaia ariketa fisikoaren praktikara ekartzen badugu, egoerak polikromia aberatsa erakusten  digu, inondik inora.

Zenbait testuingurutan, ez da erraza zirrikiturik bilatzea norberari denbora eskaintzeko, are eta gehiago bizi dugun egoeran, non familia-kideen rol batzuk  multiplikatzen diren eta lehentasunen eskala eraldatzen zaigun.

Bada, aldiz, etxetik lana egiteari abantaila erantsi dionik, esate baterako desplazamenduetan ematen zuen denboraren tarte bat ariketa fisikoari eskaini diona.

Bada ariketa fisikoa arrotz ikusten zuenekoa eta orain, aldiz,  elkar- zaintza mezu kolektiboen oholdearen korrontea harrapatu eta uraren magaletan bizipoza daramana.

Bada era berean,  “egin behar horri” planto egin eta denboraren kalitatea kontenplazio hutsean  bilatu duena.

Halaber, bada  inoren  zaintza erdigunean jarri behar izan duena  (kasu honetan emakumea) eta  bere autozaintza bigarren mailan utzi behar izan duena. Zaintzaren erantzunkizunean, zoritxarrez, emakume-gizon arrakalak dirauela badirudi.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.