“Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian” (Inaki Petxarroman, Elkar)  liburuaren irakurketak eragindako zenbait gogoeta bildu gura lituzke idatzi honek.

Jakina den bezala, 2015ean Parisko Hitzarmena sinatu zuten 195 herrialdek, mende amaierarako bi graduko igoerara ez iristeko helburuarekin. Hori lortzeko, 2010 etik 2030 era atmosferara isurtzen ditugun berotegi gasak laurden bat gutxiko beharko ditugu eta 2070 erako zero isurketa beharko litzateke.

Ditugu, litzateke, 2070 … nik neuk ere bai?  Edo … Ba, egingo dute.  2070…? lekutan da ¡

Planeta dagoeneko industria aurreko garaian baino 1,1 gradu beroago dago  eta uste da mende bukaerarako 2 graduko igoera ere eman daitekeela (eta hitzarmena sinatu zenetik darabilgun joera ikusita, uste izatetik baieztapenaren bidera goaz, aldatz beheran gainera eta artean, abiadura bizian).

Eta nago lehen lerroan beharko lukeen / genukeen auziari distantziaz, ez axolakeriaz begiratzen ez ote diogun.

Arazo nagusienetako bat, gaur gaurkoz, herrialde kutsatzaileenak ez direla Parisen ezarritako helburuak betetzen ari (gu ez omen gaude kategoria horretan baina gu ere ez gara etxeko lanak egiten ari, gero ikusiko dugun bezala); artean herrialde batzuek (AEB, Australia, Brasil esaterako) boikot argia egiten ari dira.

“Jadanik izandako berotzea atzera bueltarik gabekoa da, itsasoak xurgatu egin duelako energía gehigarri horren %90 a eta milaka urte iraungo duelako bero horrek bertan”, dio hitzarmena sustatu duen kide batek.

Honek eragingo lituzkeen zenbait ondorio datuetan jarriko ditugu (guk geuk, bizi garen planetako mikra honetan  pairatuko ez ditugunak baina gure ondorengoei herentzia polita utziko dieguna):

– Bi graduko igoerarekin uholde arriskua %170 haundituko da.

– 1, 5 graduko igoerarekin (gogoan har 1, 1 ean gaudela dagoeneko) 20 urtetik behin 2.000 milloi persona muturreko bero boladen menpe izango da.

– Bi graduko igoerarekin Artikoko izotza 10 urtean behin urtuko litzateke.

– 1, 5 graduko igoerarekin munduko koral uharri guztiak desagerrarazteko zorian jarriko lirateke.

– Jendarteak halabeharrezko herrialde desplazamenduak, ezin konta ahala.

. …

Hauxe, besteak beste, datorkiguna. Baina hau bezain larria da zer egin dugun azaleratzea, guetariko bakoitzak dugulako, bai,  gure eragile- kuota:

Eszeptikoenek diote aurreko garaietan ere izan direla bizidunen desagerketa masiboak, klima aldaketa bortitzak… BAINA EZ HORREN DENBORA LABURREAN ERAGINDAKOAK.

Nork sortu du hau?

Besteak beste, hau irakurtzen ari zaren zerorrek.  Lehen aipatu dugu gu geu ere (garapen jasangarria kontzeptua barra barra darabilgunak baina ez dugunak asmatu aplikatzen, beraz oximorontzat jotzen jarraituko dugu; bizitza jasangarria da behar duguna) ez gabiltzala etxeko lanak betetzen ari.

2019 an Eusko Jaurlaritzak klima larrialdia sinatu zuen solemnitate haundiz  baina…

Artean bioaznistasunaren galerak eragin eta sortutako birus  madarikatu hau bisitan etorri zaigu eta arnasbideetan mozala jarriarazi digun bezala, begietan eta kontzientziatan estalkia jarri digu, estalki arriskutsua inondik inora.

Bada garaia klima larrialdia lehen lerroan jartzearena. Bada garaia datozenei etorkizuna lapurtzeari utzi eta neurriak hartzearena.  Bada garaia ur gaineko bitzetatik ur sakonetan  igerian hastearena

Ezinbestean bizitza deserosoagoa beharko dugu garatu eta mozala eta beste hainbat neurri murriztaile jarri zaizkigun bezala, klima larrialdirako beste horrenbeste indarrean beharko lirateke, baina … Noiz arte?

Roman Martinez

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.