Beti ari gara osasunaz; gaixotasun edo/eta min eza izatetik haratago, ongizate fisiko, psikiko, mental eta sozial moduan definitu dezakegun hitz konplexu hartaz.

Horrela ulertuta, ezin genezake zalantzan jarri bizi ohituretan jarduera fisiko erregularrak, elikadura egokiak, sozializazioak eta emozioen lanketak, adibidez, osasunean eragiten dituzten onurak, baina hainbestetan lantzen diren gai edo alderdi hauetaz aparte, oraingoan, loaz eta honek osasunean duen garrantziaz arituko naiz.

Zergatik da loa hain garrantzitsua osasunerako?

Loa organismoaren atseden-egoera bat da. Lo gaudela prozesu garrantzitsuak ematen dira gure gorputzean, eta kalitatezko atsedena beharrezkoa da funtzioak berrezarri eta ehunak leheneratu edo birsortzeko; egunean zehar erabili diren gorputz atalek eta sistemek atseden hartzen dute eta gorputzak erreparazio sistema bat jartzen du martxan hurrengo goizean berriro energiarekin has dezagun eguna.

Loaldian jarduera fisiologikoa murriztua da (odol-presioa, arnasketa, bihotz-taupadak…) eta estimuluen aurreko erantzuna txikiagoa. Esna gaudenean ez bezala, hesteetan digestio prozesua eteten da eta egunerokoan behar ditugun hormonak eta substantziak ekoizten dira bertan. Kortisol-maila (estresa) jaitsi eta melatonina igotzen da (honek prozesu antioxidatzaileetan, hormonen erregulazioan eta erantzun immunologikoan parte hartzen du), eta immunitate sistema indartzeaz gain, nerbio sistema ere erreparazio egoeran sartzen da, egunean zehar jasotako informazio guztia prozesatu eta antolatuz, eta horrela ere gure gaitasun kognitiboa hobetuz.

Ez badugu behar beste eta behar bezala lo egiten, sistema biologiko desberdinak nahas daitezke, immunitate-sistema ahuldu daiteke gaixotzea erraztuz, energiaren erregulazioa ere gorabeheratu daiteke egunean zehar nekea aldean ekarriz, garunaren funtzioak ere moteldu daitezke arreta mantentzea zailduz, emozioei dagokionez, triste, gogogabe edo/eta apatiko sentitu gaitezke, eta alderdi psikosozialari ere eragin diezaioke, laneko harremanak eta harreman pertsonalak ukituz.

Zein izan daiteke lo gaizki egitearen arrazoia? Nola hobetu?

Gaur egun, biztanleriaren ehuneko handi baten lo kalitatea txarra da; egunerokotasunaren bizi-erritmoak, ordutegien desorekak eta bizi estilo sedentarioak eragiten ditu, batik bat, loaren desorekak. Ondorengo hauek izan daitezke arrazoi printzipalak:

Time to relax in comfortable bed

Orain, kalitatezko loaren benetako garrantzia ulertzen duzula, aztertu zure egunerokoan egiten duzuna eta zer egin dezakezun hobetzeko. Aldaketa txikiak egin eta saiatu egunerokotasunean ohitura osasuntsuagoak txertatzen!

___________________________________________________

Kimberly López de Aréchaga Ballosterski

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.