Landako kirol instalakuntzen kudeaketa integrala

2023. urteko urtearriletik kudeatzen dugu Durangoko LANDAKO kiroldegia.

Bertan aurrera eramaten ditugun zerbitzuak hauek dira: Jarduera fisikoaren Orientazio zerbitzua, Jarduera Gidatuak (Stretching, Dantzak, Zumba, GAP, Gimnasia Oro, Gimnasia Platino, Global Fitness, , Padel, Pilates, SpinBike, Bodyweight, Hipopilates, Yoga, Eskalada), Rokodromoa eta Fitness Aretoa.

2025. urteko martxotik ere LANDAKO atletismo pistak kudeatzen ditugu. Bertan eramaten ditugun zerbitzuk hauek dira: Atletismo pistako harrera eta kirol eskolekin umeen saioak.

Udalaren kirol-instalazioak kudeatzeko zerbitzu profesionala eskaintzen dugu, eraginkortasun operatiboa hobetzera, baliabide publikoen erabilera optimizatzera eta herritarrei kalitatezko zerbitzua bermatzera bideratua. Kiroldegien eta kirol-ekipamenduen iraunkortasuna, kontrola eta etengabeko hobekuntza bermatzen duten irtenbide integralak aplikatzen ditugu.

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Eraginkortasun operatiboarekin, sorosletza espezializatuarekin eta kirol-dinamizazioarekin konpromisoa 2021etik.
Herritarren iraunkortasuna eta ongizatea bermatzea, arreta integralaren eta etengabeko hobekuntzaren bidez.
Kalitatezko zerbitzua, segurtasuna eta etengabeko hobekuntza kirol-instalazioetan.
2020tik Oñatiko Zubikoa kiroldegia kudeatzen dugu.
Zerbitzu profesionala, eraginkorra eta jasangarria Usurbilgo herritarrentzat.
2014.urtetik gaude Aretxabaletako Ibarra kiroldegia kudeatzen. Lehen urteetan kudeaketa integrala eraman genuen. Gaur egun eta azken 10 urteotan bertan eramaten ditugun zerbitzuak hauek dira: Harrera, mantenua, jarduera gidatuak, sorosletza, gimnasioko monitore zerbitzua eta rokodromoko mantenua.
Bikuña Kiroldegiko profesionalak: kontrola, jasangarritasuna eta arreta integrala 2021etik.
Baliabide publikoen optimizazioa eta herritarrentzako kalitatezko kirol-zerbitzuak.

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.