20 urte Arizmendi Ikastolako Hezkuntza Ez-formala profesionalizatzen

2004/05 ikasturtetik, Arizmendi Ikastolako eskola-ingurunearen kudeaketa integrala egiten dugu, kirola eta aisialdia programa jasangarri, profesional eta kalitatezkoetan bihurtuz.

Sustatzen ditugun zerbitzuak

  • Kirola eta Mugikortasuna: Eskola-kirol profesionala, jolasaldi aktiboak eta desplazamendu aktiboak.

  • Hezkuntza-aisialdia: Irteerak, tailerrak, udalekuak eta eskolaz kanpoko ekintzak.


Eragina zenbakitan

Gure kudeaketa-gaitasuna hezkuntza-komunitatearen bolumenean eta konfiantzan islatzen da:

  • 3.000 ikasle baino gehiago.

  • 5.952 izen-emate kudeatuta.

  • 208 ekintza neurrira diseinatuta.

  • 47.949 erabilera ikasturte bakoitzeko.

Gure balioa: Ikastetxe bakoitzaren potentziala maximizatzen dugu baliabideak optimizatuz eta ikasgelatik kanpo hezkuntza-esperientzia koherentea bermatuz.

“Hezkuntza Ez Formala Arizmendi Ikastolan kudeatzeaz arduratzen dira eta Hezkuntza Formalean ere lankide ditugu. Ikasleei laguntzen diete euren zaletasunak identifikatzen, ohitura osasuntsuak barneratzen eta bizitzan baliagarriak izango zaizkien esperientziak bizitzen. Esperientzia hauek ikasle, familia zein profesionalentzat aberasgarriak eta esanguratsuak izaten dira.

Talde profesional  alaia eta  konprometitua, beti ere ikasleen garapena ardatz hartuta diharduena.” 

Illart Azkarate
Arizmendi Ikastolako Zuzendaria

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Aramaioko eragile ezberdinekin elkarlanean, Leintz Bailarako Eskola Kirola kudeatzen duen egitasmoa da, udalak, ikastetxeak eta Foru Aldundiak, guztiak elkar lanean.
Eskola-kirola modu profesionalean kudeatzen dugu, baliabideak optimizatuz eta ikasleentzako eta ikastetxeentzako kirol-programa iraunkorrak eta kalitatezkoak bermatuz.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.