2005 urtetik, ikasturtero, abenduak 29 eta 30ean, Arizmendi Ikastolako kirol elkartetik nesken futbol txapelketa antolatzen dugu.
Txapelketa hau antolatzearen helburu nagusia Debagoieneko neskak kirola egitera motibatzea da, Euskal Herriko futbolari onenekin jokatzeko aukera paregabea eskainiz. Horrez gain, beste herrietako kirol-elkarteekin harremanak sustatzea ere bilatzen dugu.
Txapelketa hau Hezkuntza Ez-Formalaren baitan kokatzen da, gozamenerako eta heziketarako espazio bat eskaini nahian, ikasgelatik harago. Gure hezkuntza-proiektuaren ardatza berdintasunean hezitzea da, eta kirol ekimen honek hori berresten du.