ErmuaMugi!

Jarduera fisikoa eta kirola interes publikoko gizarte-jarduera izanik, gauza jakina dugu pertsonen prestakuntzan eta garapen integralean duen eragina. Bizimodu estilo aktibo batek ongizate indibidual eta sozialean laguntzen du; ongizatearen oinarrietako bat bilakatzen da, ezinbestekoa gure osasunerako eta bizi-kalitaterako. Textuinguru horretan sortu zen Ermuamugi! 2014. urtean, Ermuako Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua.

Egitasmo honetan nutrizionista bat eta psikologo bat ditugu taldean. Athlon-eko lehen orientazio-zerbitzua izan zen.

Eguneroko bizitzan bizitza ohitura osasungarriak txertatzen lagundu dugu, hala nola, jarduera fisikoa, kirola eta elikadura osasungarria. Aldaketa prozesu honetan norbanakoaren ondoan izan gara, ezarritako abiapuntura egokituz eta helburuak adostuz.

“Athlonekin urte luzez dihardugu lankidetzan, Ermuko herritarrak bizi-ohitura aktibo eta osasungarriak izan ditzazten. Trebakuntza handiko profesionalak, gertukoak, motibatuak eta konfiantza eratzaileak izan ditugu bidelagun, herritarrak ardatz hartuta balio etikoen bidez komunitatearen erronkei erantzuteko.”

Antton García
Ermuko Udaleko kirol Teknikaria

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.