2020 ean hasi ginen Athlonekin lanean eta ordutik hainbat proiektu abiarazi ditugu: Ergonomia Aktiboan formakuntza, ordenagailu aurrean lan egiten duten pertsonentzako formakuntza espezifikoa, lanpostuko ergonomian formakuntza espezifikoa, sentsibilizazio kanpaina ezberdinak (jarduera fisikoa menopausian, Elikadura Osasungarria, …).
2021. urtean lesio muskulueskeletikoak ekiditzeko programa martxan jarri genuen, bai Antzuolako zein Bergarako lantegietan, bizkarraren zaintzarako 2 miniCLINIC jarri genituen. Horretaz gain, fisioterapia aktiboko zerbitzua ere badugu.
“ERREKAk erabateko konpromisoa du segurtasunarekin eta osasunarekin. Athloneko bizkarreko klinikekin hainbat urtez lan egin ondoren, miniCLINICeko proposamenak arreta zuzenean gure instalazioetara eramateko aukera eman zigun, eta talde osoarentzat eskuragarri egin genuen. Orain arteko emaitzak arrakastatsuak izan dira, eta langileen harrera bikainak proiektu berrietan ilusio berarekin kolaboratzen jarraitzera bultzatzen gaitu.”
Bakarne Ibaibarriaga
ERREKAko prebentzio-arduraduna