Sare publikoko ikastetxeei aholkularitza-programa, eskola-kiroleko ekintzen kudeaketan

2023az geroztik, Athlonen aholkularitza-programa espezializatu bat gidatzen dugu Gasteizko sare publikoko ikastetxeentzat, Eskola Kirolaren antolakuntza eraldatuz.

  • Erronka: Ikastetxeetako kirol-ekintzen kudeaketa profesionalizatzea, egitura eta eraginkortasuna emanez.

  • Gure konponbidea: Ikastetxeei tresna teknikoak eta antolatzeko baliabideak ematen dizkien aholkularitza estrategikoko programa, euren kirol-proiektuen lidergoa har dezaten.

  • Emaitza: Ikastetxe autonomoagoak, administrazio-prozesu erraztuak eta ikasleentzako kalitate handiko kirol-eskaintza.

“Ikastetxeak ahalduntzen ditugu, kirol-kudeaketa arrakastatsua lortzeko beharrezko tresnekin.”

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Nola diseinatzen dugu ibilbide-orria kirol ekipamenduak optimizatzeko, lurralde oreka eta jasangarritasuna bermatuz probintzia osoan.
2015etik, Mugiment ekimenaren laguntza teknikoa gidatzen dugu, Eusko Jaurlaritzak bizi-ohiturak eraldatzeko duen ardatz nagusia. Gure lanak sedentarismoari aurre egiteko eta euskal gizarte aktiboagoa eta osasungarriagoa sustatzeko ekintzak behar bezala gauzatzea bermatzen du.
Euskal haur eta nerabeen bizi-ohiturei eta sedentarismoari buruzko diagnostiko sakona
2022-2023 ikasturtean Eibarko kirol hastapen eredua garapenerako proposamen teknikoa. Eibarko eskola kirolaren azterketa eta eredu berriaren garapenerako proposamen teknikoa egin zen bertako eragileekin batera.
Arabako eskola-kirolaren diagnostikoa eta etorkizunerako ikuspegia. Oinarrizko kirol-egitura optimizatzeko eta hezkuntza-esperientzia hobetzeko azterketa estrategikoko prozesu bat.
Nola definitzen eta abiarazten dugun egitura sendo bat kirola prestakuntza-etapetan sustatzeko.
Jolashezi programaren diseinu eta estrategia pedagogikoa.

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.