Jendartean, orokorrean, eta gure organizazioan, bereziki, berdintasuna lortzeko bidean lan egiten darraigu. Eta horren adierazgarri gurako genuke azalpen xume eman. Izan ere, uste dugu 2025. urtea oparoa izan dela ibilitako bidean. 

2023. urtearen amaieran onartu zen enpresaren I. Berdintasun plana. Aipatu planak 2024-2027 bitarteko konpromisoak biltzen ditu. Enpresaren uneko diagnostikoa egiteaz gain, enpresan bertan berdintasuna lortzeko zenbait ekintza aurrera eramatea eskatzen du, noski. 

2025. urterako 21 konpromiso definitu genituen, eginbeharrei baliabideak esleituz eta konpromisoak kronograma batean txertatuz. Prozesua, noski, berdintasun batzordeak ikuskatu eta landu du. 

Ekintzak, oro har, 5 ataletan sailkatzen dira: jarraipena, formakuntza-plana, kanpaina eta saioak, legezko neurriak eta soldata eta lanpostuak. Ondoriozta daitekeen moduan, konpromisoak modu askotakoak dira, baina, laburbilduz, honatx aurrera eramandakoak:

2025. urteko konpromisoak beteta, orain lana 2026. urteko ekintzak aztertu, baliabideak esleitu eta kronograma batean ezartzea izango da. Ekintzen artean, batzordea bildu eta aurrera eramandako ekintzak komunikatzea urtero errepikatutakoak izan arren, zenbait konpromiso berri izango ditugu aurten ere betetzeko, eta horretarako sormena lantzea ezinbestekoa izango da. Eta hori guztia gustuko dugu. 

Azkenik, eta foroa aprobetxatuz, eskertu gura dugu 2025. urteko maiatzaren 19an Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak egindako ebazpena, non Athlon Kudeaketa SLri emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortu zion. 

________________________

Alazne Agirrezabalaga

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.