COPRECIKO  GOZAINDU PROGRAMA

Oraingoan Coprecik darabilen Gozaindu programaz jardungo gara.  

2021 ean Athonek Coprecin eskaintzen zuen zerbitzuak paradigma aldaketa izan zuen; berritu a la hiloberatu. Zirt a la zart.

Aldaketak bi giltzarri nagusi izan zituen;

  • Batetik, gure esku hartzeak lan jardunean  izango ziren (ordurarte partaidetzak lan-orduz kanpo eta  langilegoaren borondatearen baitakoak ziren).
  • Bestetik,  DAVID metodoa indarrean jarriko genuen (2 gailurekin).

Harerzkero, Coprecin darabilgun programak GOZAINDU izena du (bertako marketinekoek asmatutakoa); hitz jokoak, zaintzeari egiten dio erreferentzia (ZER) eta baita NOLAkotasunari ere  (gozatuz).

Programa ezaugarritzearren, 3 ardatz nagusi dituela esango dugu:

  • Gaitz-muskuloeskeletikoetatik langilegoa babestekoa, batetik. Honetan  DAVID metodoa da erabiltzen dugun tresna  (gure kasuan 2 test +  12 “entrenamendu saio”+ Programa autonomoa diseinatu eta  frogatu  + 2).  Guztira 16 bisita tutorizatu  ordu erdikoak ( hortaz, kooperatibak 8 lan-ordu eskeintzen du langile bakoitzak bere babesa artatu dezan).

3 gailu erabilgarri dauzkagu ( lepoa, bizkar-gerrialdea, sabelaldeko rotazioa), Coprecik daukan inzidentziaren araberakoak lehenestuak.

  • Osasunaren sustapena, bestetik. Atal honetan, parte hartzaile bakoitzarekin  darabilen profil nutrizionala aztertzen dugu (mediterranear dietari dion atxikimendu maila)  eta ariketa fisikoaren praktikarekin duen harremana ( IPAC galdetegia). Aldagai bi hauek Gorputz -osaketaren ( In Body) datuekin gurutzatzen dira eta dagozkion konklusioak partekatzen dira.
  • Langilegoaren  autozaintza eta babesa  sustatzea, azkenik. Hortara, behin programa tutorizatua amaituta, langileari  era autonomoan eta lan-orduz kanpo bere auto-zaintzari eusteko baliabideak eskaintzen zaizkio ( programa autonomoa, distantzian tutorizatua).

Programa Coprecik darabilen prebentzio politikaren baitan bete- betean txertatzen da eta gure ekarpena/erronka nagusia  politika horretan katebegi eraginkorra eta funtsezkoa izatea da (hau da, ezinbesteko izan gaitezen).

2021tik eta eguberria  erdu orduko,  300 bat langilek programa gauzatua izango dute. Salbuespenak salbuespen, %95 eko  parte-hartze onarpen maila dugu eta  adierazten duten asebete maila altua da.

Aurten 100 langile pasako dira  (izan bazkide, izan aldi bateko langile, figura guztiek dute parte hartzeko eskubidea); aurten arte, kopurua 80 koa izan ohi da. %80 a esku-behar zuzenekoa ( ekoizpenean dabilena) eta gainontzeko %20a, bulegoetakoa ( Copreciko prebentzio zerbitzuak horrela erabakita).

Oraintxe  daukagun erronka nagusia programa autonomora langile gehiago lerratzea da ( % 15 eko proportzioa darabilgu).

Asmo horretan, enpresan programa ikusgarri egiteko akzio batzuk diseinatu ditugu, udazken honetan gauzatuko direnak.

Emaitzak, hurrengoan.

______________________________________

Roman Martinez Uribarren

Hauek ere interesa sortu dute...

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.