Bizkarreko mina ez da ohikoa izaten zortzi urtetik beherako haurretan, baina zenbait artikulu zientifikoek azaldu dutenez, bizkarreko minaren frekuentzia handitu egiten da hamar urte baino gehiago dituzten gazteetan. Espainiar estatuan, 13 eta 15 urte arteko mutilen %51ak eta nesken %69ak bizkarreko mina pairatu izan du bere bizitzan zehar. Gainera, 15 urtetik gorako gazteen intzidentzia, nagusien antzekoa izaten da.

Gazte hauek pairatzen dituzten bizkarreko patologia mekanikoek hainbat kausa izan ditzake. Gehienetan, bizkarrezurra inguratzen duten muskuluen funtzionamendu alterazioen ondorioz gertatzen da, ez bizkarreko ornoen gaixotasunen ondorioz.

Hiru kausa nagusi daude:

1.Sedentarismoa

2.Ohitura eta postura txarrak

3.Kirol ezberdinen praktika ez egokia

Bizkarrezurreko minetan aditua den Francisco Kovacs doktoreak arlo honetan asko ikertu du. Hori horrela, eta Kurtso hasierarekin dela gogoratuz, REIDE (Red Española de Investoigadores en Dolencias de la Espalda) erakundeak CGCOM (Consejo General de Colegios de Médicos) erakundearekin batera, prebentzio kanpaina bat jarri dute martxan, “Mugitu zaitez, zure bizkarrak behar du” lelopean. Dagoeneko, Espainiar estatuko hainbat eskoletan praktikan jartzen hasi dira.

Irudi bidez osatutako liburuxkan, honako gomendioak azpimarratu dituzte:

Bibliografia

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.