Askotan entzun dugu “kontrakturen” eta “muskulu korapiloen” inguruan hitz egiten. Aitzitik, ziur zuetariko askok noizbait sentitu duzuela “korapilo” moduko bat muskuluren batean. Bestalde, azken aldian “Puntu Gatillo” (edo Trigger Point, ingelesez) kontzeptua ere agertu da. Baina ba al dakigu zertaz ari garen? Goazen argitzen saiatzera.

Zer dira kontrakturak?

“Kontraktura”, “Muskulu korapiloak”, “Puntu Gatillo”… Kontzeptu guzti horiei teknikoki deitzeko erabiltzen den izena Puntu Gatillo Miofasziala (PGM) da. Baina zer da benetan PGM bat?

PGM bat muskulu eskeletikoan agertzen den foku hipersuminkorra da, muskuluaren tentsio banda batean agertzen dena, konpresioan mingarria dena, berezko min bat igorri dezakeena, eta disfuntzio motor bat eragin dezakeena”.

Hau da, beste modu batean esanda, palpaziora sentikorra den muskulu barneko puntu bat da, eta presionatzen denean mina sortzen du.

PGM-ak bi egoeratan aurki daitezke:

Zer da Min Miofaszialaren Sindromea?

Puntu gatilllo miofaszialek sortzen dituzten zeinu eta sintomen multzoari Min Miofaszialaren Sindromea (SDM) deritzo. Sistema muskuloeskeletikoan agertzen diren arazoak, SDM barne, praktika klinikoan aurki daitezkeen arazo kroniko ohikoenetarikoak dira. Gainera, min miofasziala patologia muskularraren kausa nagusietako bat da. Hortik euren garrantzia.

Nola aktibatzen dira Puntu Gatillo Miofaszialak?

Puntu gatilloen aktibazioa modu ezberdinetan gerta daiteke, eta aurkitzen den muskuluaren eta pertsonaren jardueraren araberakoa izango da. Dena den, bi modu nagusitan gerta daiteke:

Edozein kasutan, muskuluen uzkurketa unitateen (sarkomeren) gainaktibazioa gertatzen da, muskulua modu jarraian uzkurtuta mantentzen delarik.

Puntu Gatillo Miofaszialen ezaugarriak: Zer da “Igorritako mina”?

Puntu hauek aktibatuta daudenean, haiengan presioa eragiten denean euren berezko mina igorriko dute, espasmo lokal bat sortuz.

Puntu gatillo bakoitzak bere igorrita minaren patroi definituak ditu. Horietako batzuk hurrengo irudietan ikus daitezke (X-k puntu gatilloa adierazten du, zonalde gorriak, aldiz, puntuak nora igortzen duen mina):

Lepoaldeko hainbat muskulutan aurki ditzakegun puntu gatilloek buruko zonalde ezberdinetara igortzen dute mina, migraña/buru min sentsazioa emanez.

Gluteo/Aldaka inguruko puntu gatilloek hankara igortzen dute mina, ziatikaren antzeko mina eraginez.

Gainera, min espontaneo hori gutxitan lokalizatzen da puntu gatilloa kokatzen den lekuan bertan, baizik eta inguruko zonaldeetara igortzen da, patroi neurologikoak eta biszeralak jarraitu gabe. Hori dela eta, garrantzitsua izaten da SDM ondo ezagutzea, puntu gatilloa detektatzeko eta berau tratatzeko.

Uste dut PGM aktibo bat dudala. Zer egin behar dut?

Joan zaitez zure fisioterapeutarengana. Berak PGM aktiboa konfirmatzen badu, behar den moduan tratatuko du arazoa. PGM-en tratamendua egiterakoan bi helburu planteatu behar dira. Alde batetik, puntuak sortzen duena mina gutxitzea, eta bestalde, ahal den neurrian puntuaren aktibazioa eragin duten faktoreak identifikatzea eta tratatzea.

PGM bat desaktibatzeko tratamendua teknika ezberdinen bidez burutu daiteke:

Eskuzko teknikak:

Eskuterapian oinarritzen diren fisioterapiako metodo ez-inbaditzaile ezberdinen multzoa da. Adibidez:

Eskuzkoak ez diren teknikak:

Eskuterapia bestelako terapiekin konbinatzen duten tekniken multzoa da. Adibidez:

Terapia inbasiboak:

Azala orratzen bidez zeharkatuz burutzen diren tekniken multzoa. Adibidez:

Puntzio lehorra:

Puntzio lehorraren teknikan orratz baten bidez PGM-a desaktibatzen da berau zeharkatuz. Horrela, adherentziak puskatzen dira eta fibrosatutako ehunean neobaskularizazio bat eragiten da, min atalasea gutxituz. Azaleko edo sakoneko teknika erabiltzen da, orratz laburragoak edo luzeagoak erabiliz, PGM-aren sakontasunaren arabera.

Teknika hau kasu batzuetan deserosoa edo zertxobait mingarria izan daiteke. Min hau arintzeko helburuarekin, orratza abiadura handiz sartzen da. Ohikoa izaten da “puntzio ondorengo mina” izatea: orratzak min arin bat utz dezake, gehienez 24-48 ordu irauten duena. Dena den, horren ondoren, teknika ondo burutu bada, arazoa desagertuko da.

Laburbilduz, kontraktura bat palpaziora sentikorra den muskulu barneko puntu bat da, presionatzean mina sortzen duena, bai puntuan bertan, eta baita inguruko zonaldean ere. Aktibo dagoenean, disfuntzio muskularra sortuko du, eta honi aurre egiteko fisioterapeutarengara joatea gomendatzen da, berak baloratuko baitu zein tratamendu teknika erabili kasu bakoitzean.

__________________________________________

Olaia Gorrotxategi

Fisioterapeuta

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.