Zoru pelbikoa denon ahotan dago. Ta bazen garaia tabuak albo batera utzi eta gaiak merezi duen bezala tratatzeko. Emakume zein gizon, denok sufritu ditzakegu zoru pelbikoak, beste edozein muskuluk bezala, ekar ditzaken gaitzak.

Zoru pelbikoa muskulu ugariz, bai borondatezkoak bai ez-borondatezkoak, eta ehun konektibo sare handi batez osatuta dago. Guzti honen funtzio nagusiak pelbiseko organoen euskarri izatea eta sabelaldeko presioen kudeaketa dira (adibidez, eztul edo salto egitean).

Baina, orduan, salto egiteak zoru pelbikoa kaltetzen du?

Bai eta ez. Salto egitean, sabelaldeko presioa handitu egiten da, eta horrek zoru pelbikoak tentsio handiagoa jasan behar izatea dakar. Baina zoru pelbikoko muskuluak landuta edo tonu egoki batekin izan ezkero, salto edo korrika egiteak ez luke arazorik ekarri behar.

Aldiz, muskuluek tonu egoki bat ez badute, orduan bai arazoak etor daitezke. Ahuleziaren ondorioz agertzen diren arazorik ohikoenak inkontinentzia eta prolapsoak dira. Prolapsoak organo pelbikoen jaitsiera bat dira, hau da, zoru pelbikoak ez du behar bezala eusten eta organoak (uteroa izaten da afektatuena), grabitatearen ondorioz, bere posizio anatomikoa baino beherago azaltzen dira. Lehenengo gradu batean fisioterapiak lagundu dezake, baina lesioa aurreratuago dagoenean, kirurgia izaten da aukera bakarra organoa bere lekuan eutsi eta mantentzeko.

Beste alde batetik, inkontinentzia mota bi ezagutzen dira:

Normalean gernu-inkontinentziari buruz hitz egiten dogu, baina inkontinentzia fekala ere izan daiteke.

Honen aurrean, fisioterapia eta ariketa fisiko espezifikoa izaten dira aukera bikaina.

Zoru pelbikoa lantzeko ariketak

Ezagunenak hipopresiboak eta Kegel ariketak dira.

Zoru pelbikoa zaintzeko gomendioak

_____________________________________________

Olatz Fernández Zubizarreta

Fisioterapeuta

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.