Hasiera / Zerbitzuak / Balorazioa eta ziurtapena
Balorazioa eta ziurtapena
Jarduera fisikoak egiteko gaitasuna baloratzen eta ziurtatzen dugu, bereziki exijentzia handienekoak
Jarduera fisikoa osasungarria izan dadin eta segurtasunez egin dadin, norberaren baldintzetara egokituta egon behar du. Eta baldintza horien artean, funtsezkoa da aldez aurretik egiten ez zuten jarduera fisiko bati ekingo diotenen egoera kardiobaskularra ebaluatzea, edo jarduera fisiko hori exijentziarik handieneko mailan egiten dutenena, izan arrazoi profesionalengatik, edo kirol-arrazoiengatik.
ATHLONen kirol-medikuntzan espezialista den taldea dugu, esperientzia handikoa azterketa medikoak egiten, esfortzu-probarekin, bihotzak jarduera fisikoan nola jokatzen duen baloratzeko.
Teknologiarik onena duen taldeak jarduera fisikoak egiteko gaitasuna neurtu, interpretatu, ebaluatu eta egiaztatu du, 1990etik XXmila azterketa baino gehiago eginez suhiltzaileei, segurtasun-kidegoei, kategoria guztietako kirolariei eta, banaka, beren osasunerako arriskurik hartu gabe kirol-jardueraren ondorio positiboez baliatu nahi duten pertsonei.
Kirol azterketa prebentiboa esfortzu-probarekin
Osasunaren ebaluazio orokorrera bideratua.
Kirol azterketa medikua laktato neurketarekin
Errendimendua eta gaitasun aerobikoa baloratzeko bideratua.
Kirol lesioen tratamendua
Adin guztietako kirolari eta ez-kirolarientzako lesioen tratamendua. Federatuentzako laguntza zentroa.
Zertan lagundu zaitzakegu?
Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan