Hasiera / Zerbitzuak / Balorazioa eta ziurtapena / Kirol azterketa medikua laktato neurketarekin
Kirol azterketa medikua laktato neurketarekin
Proba honetan, pertsona batek ariketa progresiboa egiten du (normalean, korrika edo pedalei eraginez), bere bihotzeko eta hodietako gaitasuna aztertzen den bitartean, elektrokardiograma eta presio arteriala monitorizatuz.
Gainera, kirol-egoera ezagutzeko, sarritan hartzen dira laktato-maila eta oxigeno-saturazioa.
Ahalegin-proba horri buruzko informazioa lagungarria da kirolariak zehazki zein eremutan entrenatu behar duen jakiteko, nekatuta dagoen identifikatzeko eta egiten duen ariketa motarako elikadura egokia duen egiaztatzeko.
Elkarrizketa pertsonala
Familia-aurrekariak, aurrekari pertsonalak, kirol-historia
Oinarrizko antropometria
Pisua eta altuera
Lokomozio aparatuaren eta oin-zolaren azterketa
Bizkarrezur, giltzadura, gihar sistema eta giltzaduren mugikortasunaren miaketa. Oin-zolaren azterketa
Balorazio kardiobaskularra atsedenean
Elektrokardiograma, tentsio/presio arteriala, bihotz eta birika auskultazioa
Balorazio kardiobaskularra esfortzuan
12 deribazioen monitorizazioarekin eginiko esfortzu-proba; tentsio arterialaren kontrola esfortzuan Tapiz/ bizikleta
Amaierako txostena
Diagnostikoa, balorazioa eta gomendioak. Atsedenean eta esfortzuan eginiko elektrokardiogramak
Zertan lagundu zaitzakegu?
Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan
Arrakasta kasuak
Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle
Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.
Horietako batzuk ezagutu nahi?