Aholkularitza zerbitzua

Athlonen eskaintzen ditugun zerbitzuetatik abiatuta eta dugun eskarmentuaz lagunduta, erakunde ezberdinei egokitutako Jarduera Fisiko mailaren azterketak eta Jarduera Fisikoa sustatzeko planak egiten ditugu. Zerbitzu hauek erakunde publiko zein pribatuen beharrak asetzeko egokituta daude.

Arrakasta kasuak

Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle

Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.

Horietako batzuk ezagutu nahi?

2024an Eskola kirolaren diagnostikoa eta egituraketa proposamena egin genuen Markinako Udalerako. Markinako eskola kirolaren azterketa eta etorkizuneko egituraketa proposamena egin zen bertako eragileekin batera.
2022-2023 ikasturtean Eibarko kirol hastapen eredua garapenerako proposamen teknikoa. Eibarko eskola kirolaren azterketa eta eredu berriaren garapenerako proposamen teknikoa egin zen bertako eragileekin batera.
2022an Lazkaoko Jarduera Fisiko eta Kirol-Jardueren egoeraren azterlana. Lazkaoko kirol erakudeen ezaugarri eta beharren azterketa sakona burutu genuen.
Euskadin eskola-kirola eta gaitasun teknikoa eraldatzeko aholkularitza estrategikoa eta kudeaketa operatiboa
2015etik, Mugiment ekimenaren laguntza teknikoa gidatzen dugu, Eusko Jaurlaritzak bizi-ohiturak eraldatzeko duen ardatz nagusia. Gure lanak sedentarismoari aurre egiteko eta euskal gizarte aktiboagoa eta osasungarriagoa sustatzeko ekintzak behar bezala gauzatzea bermatzen du.
Arabako eskola-kirolaren diagnostikoa eta etorkizunerako ikuspegia. Oinarrizko kirol-egitura optimizatzeko eta hezkuntza-esperientzia hobetzeko azterketa estrategikoko prozesu bat.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.