Eskola kirola eta aisialdiko jarduerak

Hezkuntza-esperientzia biziak diseinatzen ditugu, eskola eta aisialdia lotuz eta pertsonaren garapena nahiz mugimendua erdigunean jarriz.
Guretzat, mugitzea ez da ariketa hutsa, ikasleen hazkunde osasuntsurako eta oreka emozionalerako bidea baizik. Horregatik, ikasleen autonomia eta arrakasta sustatzen duten programak sortzen ditugu.
 
Eskola Kirola eta Komunitate Hezitzailea eskola-kiroleko proiektuak gertutik kudeatzen ditugu, gelatik kanpo ere kalitatezko aisialdia (tailerrak, irteerak eta eskolaz kanpoko jarduerak) eskainiz. Komunitate hezitzaile baten ideian sinesten dugu.
 
Partaidetza bultzatzen dugu, haurrak eta gazteak euren bidearen protagonista izan daitezen eta komunitatea zein elkarbizitza indartzen duten guneak sortuz.
Guretzat, jolas, entrenamendu edo jarduera bakoitza enpatia eta lankidetza lantzeko aukera bikaina da. Hezkuntza-komunitate osoarekin batera egiten dugu lan, bizi-ohitura aktiboak sustatuz eta gure kale nahiz plazak biziberrituz. Azken finean, mugimenduaren kultura zabaldu nahi dugu komunitate biziagoak eta gizatiarragoak eraikitzeko, guztion ongizatea eta hobekuntza helburu hartuta.
Arrakasta kasuak

Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle

Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.

Horietako batzuk ezagutu nahi?

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.