Enpresa osasuntsuetarako klinikak (miniCLINICS)

Enpresan lesio muskulueskeletikoak prebenitzeko eta errehabilitatzeko zentroak

Hiru hamarkada baino gehiago daramatzagu enpresetan langileen osasuna zaintzen.

Gure zerbitzuek produktibitatea hobetzen dute, absentismoa murrizten dute eta langileen zahartzeari aurre egiten laguntzen dute, betiere, arreta pertsonengan eta bizimodu osasungarrien garapenean jarriz.

Pertsonek ohitura osasungarriak barneratzeko gaitasuna izan dezaten eta arriskuak prebenitzeko tresnak eta ezagutzak izan ditzaten lan egiten dugu, horrela, osasun-egoera hobeaz gozatuz. Gure metodologiari esker, kultura prebentibo eta proaktibo berria sortzen laguntzen dugu, pertsona izanik gure esku-hartze guztien ardatz nagusia.

Horretarako, teknologiarik aurreratuena dugu  banakako tratamendua eskaintzeko, emaitzak neurtzeko eta datuak lortzeko, modu horretan erabakiak hartu ahal izateko

MiniCLINIC enpresa osasunaren etorkizuan da

Arrakasta kasuak

Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle

Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.

Horietako batzuk ezagutu nahi?

Estatuko lehen “Bizkar Eskola” sortzetik, lantaldearen ongizate integralerako miniCLINIC aurreratua ezartzera.
Ergonomia optimizatzen dugu lanpostuen birmoldaketaren, prestakuntza teknikoaren eta “David Health” teknologia bidezko fisioterapia aurreratuaren bidez, langileen osasuna bermatzeko.
Honako ekintza hauek burutu dira: ergonomia aktiboko prestakuntzak, ongizate-kanpainak eta bizkarraren zainketa integralerako miniCLINIC propioaren irekiera.
Errekaren ongizatea bultzatzen dugu 360º-ko osasun-eredu baten bidez; horretarako, ergonomia-prestakuntza, fisioterapia aktiboa eta bizkarra zaintzeko gune espezializatuak, miniCLINICak, uztartzen ditugu
Renaulten lan-osasuna sustatzen dugu, langileak zaintzeko miniCLINIC soluzioak ezarriz.
Terapia aktiboko plan integral bati eta miniCLINIC-ei esker, 3.000 langile baino gehiagoren osasuna hobetu da 2011tik.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.