Hasiera / Zerbitzuak / Jarduera fisikoaren bideratzaileak / Eskola kirola eta aisialdiko jarduerak
Eskola kirola eta aisialdiko jarduerak
Hezkuntza-esperientzia biziak diseinatzen ditugu, eskola eta aisialdia lotuz eta pertsonaren garapena nahiz mugimendua erdigunean jarriz.
Guretzat, mugitzea ez da ariketa hutsa, ikasleen hazkunde osasuntsurako eta oreka emozionalerako bidea baizik. Horregatik, ikasleen autonomia eta arrakasta sustatzen duten programak sortzen ditugu.
Eskola Kirola eta Komunitate Hezitzailea eskola-kiroleko proiektuak gertutik kudeatzen ditugu, gelatik kanpo ere kalitatezko aisialdia (tailerrak, irteerak eta eskolaz kanpoko jarduerak) eskainiz. Komunitate hezitzaile baten ideian sinesten dugu.
Partaidetza bultzatzen dugu, haurrak eta gazteak euren bidearen protagonista izan daitezen eta komunitatea zein elkarbizitza indartzen duten guneak sortuz.
Guretzat, jolas, entrenamendu edo jarduera bakoitza enpatia eta lankidetza lantzeko aukera bikaina da. Hezkuntza-komunitate osoarekin batera egiten dugu lan, bizi-ohitura aktiboak sustatuz eta gure kale nahiz plazak biziberrituz. Azken finean, mugimenduaren kultura zabaldu nahi dugu komunitate biziagoak eta gizatiarragoak eraikitzeko, guztion ongizatea eta hobekuntza helburu hartuta.
Arrakasta kasuak
Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle
Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.
Horietako batzuk ezagutu nahi?
Arizmendi Ikastolako gune guztietan kudeatzen dugu Hezkuntza-ez formala, eskola-ingurunea aberasten duten proposamenen bidez.
Zertan lagundu zaitzakegu?
Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan