Enpresa osasuntsuetarako klinikak (miniCLINICS)

Enpresan lesio muskulueskeletikoak prebenitzeko eta errehabilitatzeko zentroak

Hiru hamarkada baino gehiago daramatzagu enpresetan langileen osasuna zaintzen.

Gure zerbitzuek produktibitatea hobetzen dute, absentismoa murrizten dute eta langileen zahartzeari aurre egiten laguntzen dute, betiere, arreta pertsonengan eta bizimodu osasungarrien garapenean jarriz.

Pertsonek ohitura osasungarriak barneratzeko gaitasuna izan dezaten eta arriskuak prebenitzeko tresnak eta ezagutzak izan ditzaten lan egiten dugu, horrela, osasun-egoera hobeaz gozatuz. Gure metodologiari esker, kultura prebentibo eta proaktibo berria sortzen laguntzen dugu, pertsona izanik gure esku-hartze guztien ardatz nagusia.

Horretarako, teknologiarik aurreratuena dugu  banakako tratamendua eskaintzeko, emaitzak neurtzeko eta datuak lortzeko, modu horretan erabakiak hartu ahal izateko

MiniCLINIC enpresa osasunaren etorkizuna da

Arrakasta kasuak

Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle

Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.

Horietako batzuk ezagutu nahi?

Terapia aktiboko plan integral bati eta miniCLINIC-ei esker, 3.000 langile baino gehiagoren osasuna hobetu da 2011tik.
Honako ekintza hauek burutu dira: ergonomia aktiboko prestakuntzak, ongizate-kanpainak eta bizkarraren zainketa integralerako miniCLINIC propioaren irekiera.
Renaulten lan-osasuna sustatzen dugu, langileak zaintzeko miniCLINIC soluzioak ezarriz.
Athlonek miniCLINIC zerbitzua ezarri du Eikan, bizkarreko tratamendu espezializatuak eskaintzeko eta langileen arrisku ergonomikoak murrizteko.
Estatuko lehen “Bizkar Eskola” sortzetik, lantaldearen ongizate integralerako miniCLINIC aurreratua ezartzera.
Aretxabaletako GSR egoitzan gure lehen miniCLINICa inauguratu dugu; langileen eta egoiliarren zainketa integralera bideratutako espazio aitzindaria.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.