Hasiera / Zerbitzuak / Prebentzioa eta errehabilitazioa / Lanpostuaren azterketa eta txosten ergonomikoa
Lanpostuaren azterketa eta txosten ergonomikoa
Lanpostu bakoitzaren arrisku faktoreak kontuan izanik, hauen ondorioak ekiditzeko langilegoaren artean kultura prebentibo maila handitzeko programak.
Langile bakoitzari elkarrizketa egitea
Elkarrizketa honek programaren helburuak eta ekintzak ezagutarazteko, onuradunen inplikazioa eta motibazioa sustatzeko eta feedbacka proposatu eta bultzatzeko balioko du. Prebentzio-kulturaren maila baloratzeko, ERGOsafety-meter galdetegia pasatuko dugu, ergonomiako prebentzioaren aldeko ezagutzak, jarrerak eta ohiturak neurtzeko.
Analisia
Grabazioak eta analisia gauzatu. Langileek lanpostuan egiten dituzten zerregubaj ujysu eta aztertuko dira. Informazio hau prestakuntza saioen edukiak eta “fitxa ergonomikoa” osatzeko baliagarria izango da.
Lanpostuaren ergonomia espezifikoari buruzko prestakuntza
Postuen irudiak erakutsiko dira, eta taldeka aztertuko dira lan-egoerak eta -teknikak, langileek identifikazioan, arazoen analisi partekatuan, konponbideak bilatzean eta haien bideragarritasunean parte har dezaten.
Adostasuna
Langilegoaren artean kultura prebentibo maila handitzea sentsibilizazio, ezagutza edota lanpostuetan joera ergonomikoen aurrean jarrera aldatuz.
Lanpostu bakoitzeko arrisku faktoreak kontuan izanik jarduera egokiak sustatzea, ergonomikoki desegokiak diren lan ohiturak zuzenduz.
Lanaldian zehar, banakako arrisku faktoreek sortutako ondorioak ekiditea, lanaldian autobabesaren inguruko ekintzak bultzatu eta egoera fisiko egokia izateko ohiturak sustatuz.
- 1. Informazioa
- 2. Analisia
- 3. Formakuntza
- 4. Adostasuna
Ergonomia aktiboa
Postuen irudiak erakutsiko dira, eta taldeka aztertuko dira lan-egoerak eta – Programa honen helburua ergonomiaren prebentzioan kultura aldaketa lortzea da, honela, lesio muskulu-eskeletikoak saihesteko.
Programa honetan Athlon Koop.E.ko teknikariak dinamizatzaile gisa jarduten du, langilegoari prestakuntza, orientazioa eta hobekuntza proposamenak eskainiz. Langilea lanpostua hobekien ezagutzen duen pertsona izanik, prozesuan aktiboki parte hartzden duten langileak behar ditugu.
Programa eraginkorra izan dadin, Ergonomia Aktiboa, enpresak Ergonomia Pasiboaren alorrean gauzatutako neurriekin batera joan behar da (ebaluazio ergonomikoak, lan talde berriak, automatizazioak, lanaren antolamendu aldaketak,…), langileek identifikazioan, arazoen analisi partekatuan, konponbideak bilatzean eta haien bideragarritasunean parte har dezaten.
Zertan lagundu zaitzakegu?
Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan