Helburua ez zen soilik informatzea, plantillari bere osasun fisikoa eta eguneroko ohiturak hobetzeko tresna praktikoak ematea baizik. Metodologia pertsonalizatu bat ezarri dugu, honako hauetan oinarritua:
- Banakako plana: egoera muskulu-eskeletikoaren, gorputz-osaeraren eta nutrizio-ohituren ebaluazio pertsonalizatua. Erronka pertsonalak eta jarraipen digitala barne hartu zituen, Inith Health App-aren bidez.
- Taldeko prestakuntza: ergonomia, elikadura, luzaketak eta muskulu-tonifikazioari buruzko hileroko lantegi teoriko-praktikoak.
8 etapatako prozesu baten bidez (hasierako baloraziotik hasi eta 6 hilabetera adierazleak kontrastatu arte), honako hauek lortu ditugu:
- Parte-hartzaileen baldintza fisikoa hobetzea.
- Ariketaren eta elikaduraren garrantziari buruzko kontzientziazioa areagotzea.
- Copreci enpresa osasungarriaren ereduan erreferente gisa finkatzea.
“Autozaintzaren ideia indartu dugu, laneko ongizatearen benetako iturri gisa.”