Egun bizi dugun testuinguruan,  itxialdiak gure ohiko praktika fisikoa etetea eragin du eta honek gure zenbait osasun aldagaietan izan du bere ondorioa. 

Beraz, inoiz baino gehiago, Kirol-azterketa medikoa egitea da kirola modu seguruan egiteko prebentzio-tresnarik onena, gure osasuna arriskuan jarri gabe. 

Zenbait kasutan, intentsitate haundiko  esfortzuak eskatzen dizkiogu gure gorputzari eta entrenamendu fisiko egokirik ez duten kirolariek eragiten  dituzte esfortzu handi horiek. Kirol  praktika-zaletasunarenaren adin-tartea eta kopurua  geroz eta zabalagoa izanik, praktikatzaileen artean osasun-azterketa egiten dutenak gutxi batzuk baino ez dira; ez da, beraz,  adituek biziki gomendatzen duten   prebentzio neurri hau erabiltzen.

Aurre prebentzio-neurri ezak areagotu egin dezake gertaera kardiobaskularren bat, bihotzekoak edo bat-bateko heriotza  (zoritxarrez, kirol munduan agertu izan zaigun bezala).

Iritzi hedatua da aldizkako azterketa medikoak egitea nahikoa dela defendatzen duena. Baina kontuan izan behar dugu azterketa- modu  horrek gure gorputzak atsedenean nola funtzionatzen duen behatzen duela, ez aldiz, kirolean egiten diren esfortzu handien aurrean.

Gure organoek (bihotza, birikak, etab.) eguneroko bizitzako esfortzuak arazorik gabe jasan ditzakete, baina baliteke  egoki ez erantzutea ahalegin handiak eragin behar dizkiogunean.

Aipatu behar da ere zenbait kardiopatia ez direla atseden – egoeran antzematen, esfortzu egoeretan bai, ordea.

Horregatik, erabat gomendagarria da azterketa mediko horiek osatzea  esfortzu-proba bat barne hartzen duen kirol-azterketa medikoarekin.  Gure gorputzak ahalegin handiak egin behar baditu, eskaera horren aurrean sortzen diren erantzun fisiologikoak nolakoak diren ikusi behar dugu. Horrela, bada, gure organismoak esfortzuaren aurrean nola erantzuten duen ikusiko du medikuak eta jarduera fisiko bat edo beste egiteko gai garen esango digu.

Kirol azterketa medikoak abantaila ugari eskaintzen dizkigu;  besteak beste, kirola egitean arriskuak gutxitzea. Hori ezinbestekoa da kirolariarentzat, eta guztiok egin beharko genuke, bai zaleok bai profesionalek, urtean behin gutxienez.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.