Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoa eta portaera sedentarioa deskribatzeko azterlana

Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoa eta portaera sedentarioa deskribatzeko azterlana” egin genuen 2022an. Beste erakundeekin batera, Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisiko maila, desplazamendu ohiturak eta loaren azterketa egin genuen.

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

2022-2023 ikasturtean Eibarko kirol hastapen eredua garapenerako proposamen teknikoa. Eibarko eskola kirolaren azterketa eta eredu berriaren garapenerako proposamen teknikoa egin zen bertako eragileekin batera.
2024an Eskola kirolaren diagnostikoa eta egituraketa proposamena egin genuen Markinako Udalerako. Markinako eskola kirolaren azterketa eta etorkizuneko egituraketa proposamena egin zen bertako eragileekin batera.
Nola diseinatzen dugu ibilbide-orria kirol ekipamenduak optimizatzeko, lurralde oreka eta jasangarritasuna bermatuz probintzia osoan.
2015etik, Mugiment ekimenaren laguntza teknikoa gidatzen dugu, Eusko Jaurlaritzak bizi-ohiturak eraldatzeko duen ardatz nagusia. Gure lanak sedentarismoari aurre egiteko eta euskal gizarte aktiboagoa eta osasungarriagoa sustatzeko ekintzak behar bezala gauzatzea bermatzen du.
Arabako eskola-kirolaren diagnostikoa eta etorkizunerako ikuspegia. Oinarrizko kirol-egitura optimizatzeko eta hezkuntza-esperientzia hobetzeko azterketa estrategikoko prozesu bat.
Zikloaren diseinu eta ezarpenerako aholkularitza-prozesua Arizmendi Lanbide Heziketan.
Nola definitzen eta abiarazten dugun egitura sendo bat kirola prestakuntza-etapetan sustatzeko.

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.