Kirolean Osasunez; Eskola Kiroleko monitoreei zuzenduriko formakuntza

Athlon Koop. Elkarteak, Kirolean Osasunez egitasmoa jarri du abian, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du. Proiektuaren helburua, eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, batez ere haur zein nerabeekin lan egiten duten begiraleei zuzendurikoak. Zehazki, proiektuan jorratzen diren gaiak, kirol prebentzioari eta osasunari lotutakoak dira eta lau […]
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Fundación San Prudencioren XXIV. Biltzarra
XXIV Congreso Fundación San Prudencio de Seguridad y Salud Laboral
JARDUERA FISIKOA, OHITURAK ETA ESTRATEGIAK

Jarduera fisikoa funtsezko zutabea da bizitza osasuntsua mantentzeko, bai arlo fisikoan bai mentalean. Gaur egungo gizartean, teknologiak eta bizimodu moderno sedentarioagoak nagusitzen ari direla dirudien garaian, ezinbestekoa da ariketa fisikoaren onurak eta gure eguneroko bizitzan txertatzeko estrategiak aztertzea eta hausnartzea. Urte berriarekin batera, helburu eta asmo berriak planteatzeko une aproposa dugu, baina ezinbestekoa da horiek […]
Athlon Koop. E.ak ADAGIO proiektuan parte hartzen du

LKS Next buru dela, CodeSyntax, SS4C, Athlon, Krean eta Ondoan euskal enpresak eta Vicomtech zentro teknologikoa Adagio proiektuan ari dira lanean. Ekimen horren helburua da Adimen Artifizial Sortzailean eta hizkuntza sortzaileen ereduetan (LLM) oinarritutako testua automatikoki sortzeko sistema bat ikertu eta garatzea. Adagiok industriaren erabilera espezifikoetara egokitu daitekeen testua automatikoki sortzea bilatuko du, hizkuntza-ereduak domeinu […]
Athlon Koop E-ak eta Vicomtech, jarduera fisikoa sustatzeko eta neurtzeko proiektuan parte hartzen dute.

Athlon Koop. E.ak, Arrasaten kokatutako enpresa, jarduera fisikoa eta osasuna sustatzea du helburu, eta honi era berritzaileen bidez erantzuteko ADINFIT proiektua garatzen ari da Vicomtech berrikuntza eta teknologia zentro adituarekin. ADINFIT proiektuak, egoitzetan dauden pertsona nagusiei bideratutako proiektua da, bideo bidez jarduera fisikoaren sustapena eta jarraipena bilatzen duena. Proiektu honek Hazitek enpresa-arloko I+G laguntzeko laguntza-programan […]
Athlon Kudeaketako 2025eko formakuntza-plana: joera berrietan eguneratzen

Fitness mundua uneoro eguneratzen dabilenaren jakitun gara Athlon Kudeaketan. Kiroldegitan lanean ditugun begiraleen gehiengo handiak goi mailako lanbide heziketako ikasketak ditu, baina gizarteak eskatzen dituen ikastaroetara moldatzeko etengabeko prestakuntza eskaini behar izaten diegu langileei. Garai bateko aerobika gaur egungo zumbarekin konpara dezakegu; lehen spinning saioak emateko begiraleek CDak grabatzen zituen eta, gaur egun, programa zehatzak […]
Aldagelak: segurtasun eta pribatutasunaren erronka hezkuntzan eta kirolguneetan

Seme-alabekin kiroldegira joaten naizenean, familiako aldagelak behar ditugunean beteta egoten direla nabaritu dut. Bitxia da, izan ere, gehienetan ez dira familiak aldagela horiek erabiltzen dituztenak, baizik eta banakako pertsonak, aldagela komunak saihestu nahi dituztenak. Ulertzekoa da, azken finean: gorputza agerian geratzen den espazio horietan, konparazioak eta epaiak ia saihestezinak bihurtzen dira. Bai helduentzat eta bai […]
COPRECIKO GOZAINDU PROGRAMA

Oraingoan Coprecik darabilen Gozaindu programaz jardungo gara. 2021 ean Athonek Coprecin eskaintzen zuen zerbitzuak paradigma aldaketa izan zuen; berritu a la hiloberatu. Zirt a la zart. Aldaketak bi giltzarri nagusi izan zituen; Harerzkero, Coprecin darabilgun programak GOZAINDU izena du (bertako marketinekoek asmatutakoa); hitz jokoak, zaintzeari egiten dio erreferentzia (ZER) eta baita NOLAkotasunari ere (gozatuz). […]
LOAREN GARRANTZIA

Beti ari gara osasunaz; gaixotasun edo/eta min eza izatetik haratago, ongizate fisiko, psikiko, mental eta sozial moduan definitu dezakegun hitz konplexu hartaz. Horrela ulertuta, ezin genezake zalantzan jarri bizi ohituretan jarduera fisiko erregularrak, elikadura egokiak, sozializazioak eta emozioen lanketak, adibidez, osasunean eragiten dituzten onurak, baina hainbestetan lantzen diren gai edo alderdi hauetaz aparte, oraingoan, loaz […]