Jarduera fisikoaren bidez gaitzak prebenitzen eta errehabilitatzen ditugu.aa
Mina eta patologia muskuloeskeletikoa prebenitzera eta tratatzera bideratutako hainbat irtenbide eskaintzen ditugu.
Pertsonaren diagnostikoa, gaitasun funtzionala, ohiturak eta mugitzeko gaitasunaren ebaluazioa ditugu abiapuntu.
Diagnostikoaren arabera, tratatuko den pertsonarekin adostutako helburu batzuk ezartzen ditugu, eta jarduera terapeutiko indibidualizatuan eta monitorizatuan oinarritutako jarduera-plan bat definitzen dugu
Tratamendurako, David Health Solutions teknologia finlandiar berritzaile eta esklusiboan oinarritzen gara: artikulazioak eta muskuluak modu seguruan, kontrolatuan, indibidualizatuan eta eraginkorrean lantzeko berariaz diseinatutako gailu medikoak. Horri esker, paziente bakoitzaren egoera funtzionalaren diagnostiko zehatza egin dezakegu, tratatu eta indarraren, mugikortasunaren eta funtzioaren bilakaera eta hobekuntza neurtu.
Lanean ematen diren lesio muskulueskeletikoak tratatzeko metodologia propioa dugu, diagnostiko funtzional digitalean oinarrituta.
Kultura prebentibo eta proaktibo berria sortzen laguntzen dugu, pertsona izanik gure esku-hartze guztien ardatz nagusia.
Lanpostu bakoitzaren arrisku faktoreak kontuan izanik, hauen ondorioak ekiditzeko langilegoaren artean kultura prebentibo maila handitzeko programak.
David Health Solutions-en banatzaile ofiziala gara Espainia eta Portugalerako, prebentzio eta erreabilitaziorako gailuak, ziurtapen medikuarekin, eta errehabilitazioko softwarearen sorta osoa eskainiz.
¿En qué podemos ayudarte?
Contacta con nosotros para informarnos de nuestros servicios