Hasiera / Zerbitzuak / Jarduera fisikoaren bideratzaileak
Jarduera fisikoaren bideratzaileak
Jarduera fisikorako sarbidea errazten dugu, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.
ATHLONen uste dugu hezkuntza-inguruneak, 3 urtetik hasi eta goi-mailako prestakuntza barne, aukera ezin hobea eskaintzen duela modu ludikoan ikaskuntza eta jokabide aktiboen barneratze goiztiarrak sustatzen dituzten dinamikak aplikatzeko, eta, horrela, bizitza osorako ohitura osasungarriak eskuratuz.
Baina, adin goiztiarretatik ohiturak sustatzea bezain garrantzitsua da helduaroan ere mantentzea, edozein adinetan bizitza aktiboa izatea erraztuz.
Azken finean, aukera zabala, gero eta pertsona gehiago bizitza aktibo batetara batu daitezen.
Kirol instalazioen kudeaketa
Kiroldegien kudeaketa integraleko espezialistak gara, egite arina, gardena eta erabiltzaileen gogobetetasunera bideratuak.
Eskola kirola eta aisialdiko jarduerak
Hezkuntza formala eta ez-formala uztartzen dituzten hezkuntza-esperientziak diseinatzen ditugu, ongizatea, mugimendua eta garapen integrala ardatz hartuta.
Unibertsitate kirola
Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan laguntza teknikoa ematen dugu.
Kirol eta kultur ekitaldiak
Adin guztietara bideratutako partaidetza handidun kirol ekitaldien antolaketan espezialistak gara.
Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua
Herritar ez aktiboak aktibo bilakatzeko zerbitzua da, bizi ohitura osasuntsuak ez dituzten pertsonei bideratuta. Jarduera fisikoaren profesional baten eskutik beharrezko aholkuak, gidalerroak eta laguntzarekin.
Aholkularitza zerbitzua
Jarduera fisikoaren maila eta kirol ohituren azterketak eta planen garapena.
Zertan lagundu zaitzakegu?
Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan