Enpresa edo erakundea

Hurrengo zerbitzu hauek ematen espezialistak gara:

Enpresa osasuntsuetarako klinikak (miniCLINICS)

Muskulu-eskeletoen nahasmenduak tratatzeko metodologia propioa garatzen du Finlandiako metodologia diagnostiko funtzional digitalean oinarrituta.

Fisioterapia aktiboa: errehabilitaziorako programa

Gure metodologiari esker, kultura prebentibo eta proaktibo berria sortzen laguntzen dugu, pertsona izanik gure esku-hartze guztien ardatz nagusia.

Lanpostuaren azterketa eta txosten ergonomikoa

Lanpostu bakoitzaren arrisku faktoreak kontuan izanik, hauen ondorioak ekiditzeko langilegoaren artean kultura prebentibo maila handitzeko programak.

Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua

Herritar ez aktiboak aktibo bilakatzeko zerbitzua da, bizi ohitura osasuntsuak ez dituzten pertsonei bideratuta. Jarduera fisikoaren profesional baten eskutik beharrezko aholkuak, gidalerroak eta laguntzarekin.

Kirol eta kultur ekitaldiak

Adin guztietara bideratutako partaidetza handidun kirol ekitaldien antolaketan espezialistak gara.

David Health Solutions gailuen salmenta

Bizkarrezurra eta haren zaintza birdefinitu dute gure gailuek.

Mugimendu neurtuak eta kontrolatuak eskaintza dituzte paziente bakoitzera egokituak.

Kirol instalazioen kudeaketa

Kiroldegien kudeaketa integraleko espezialistak gara, egite arina, gardena eta erabiltzaileen gogobetetasunera bideratuak.

Hezkuntza ez arautua

Osasuna, Ongizatea eta Gorputz Heziketaren arloan, etengabeko formakuntza espezializatua eta eguneratua eskaintzen dugu.

Jarduera fisikoaren bideratzaileen inguruko aholkularitza zerbitzua

Jarduera fisikoaren maila eta kirol ohituren azterketak eta planen garapena.

Prebentzioa eta errehabilitazioan aholkularitza zerbitzua

Osasunaren sustapena eta prebentziorako planen garapena.

Athlonen arlo hauek lantzen ditugu

Jarduera fisikoaren bideratzaileak

Formakuntza

Prebentzioa eta errehabilitazioa

Balorazioa eta ziurtapena

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.